XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Inflazioa egon liteke lehen etapan, behintzat muga batzuen barruan.

Prezioak, funtsean, negozio-kopuruari zegozkion, alde batetik, eta, bestetik, oinarrizko diruaren, urrea edo zilarraren, ugaritasunari edo urritasunari.

Hau da beste oinarrizko proposizioa ekonomi zientzian - era primitiboan, diruaren kopuru-teoria.

Zenbat eta metal gehiago egon, transakzioen tamaina eta bere diru propioa jendeak gastatu zueneko proportzioa emanik, hainbat eta gutxiago erosiko luke, eta prezioak gorago egongo lirateke.

Ameriketak aurkituz gero, Mexiko eta Peruko meategiek metal preziatuen kopuru handia isuri zuten Europara.

Meategiko lan-indar indiarrengandik zetorren, ez Aztekek edo Inkek pilatutako altxorretik.

Ondorioz, prezioak guztiz garaiak ziren, hau da, inflazioa egon zen.

Ameriketako koloniak eraikiz geroko pare bat ehun urtetarako, tabakoa izan zen oinarrizko dirua Virginia-n eta Maryland-en.

Zenbait denboratan gainprodukzio serioa egon zen, eta, ondorioz, arropa, janaria, whiskey eta bizitzeko beste beharrezkoak eskuratzeko, edo Ingalaterrara itzultzeko untzi-txartela lortzeko, tabako-piloa behar zen.

Hau ere inflazioa zen.

Baina bazeuden mugak: hazi zitekeen tabako-kopuruaz eskuzabala zen muga; meategietatik atera zitekeen zilar-kopuruarentzat, berriz, muga estuagoak zeuden.

Beraz, oinarrizko diruarekin zilarraren etapa inflazioa mugatua zegoen, bai hedaduraz, bai denboraz.

2.2. Bankuak Bigarren estadioan, gobernuak eta bankuak sartzen dira.

Gobernuek oso laster hartu zuten beren gain metal-txanpongintza.

Eta Txinan, aspaldiko garai ilunetan hasita, txanponen ordez paperezko txartelak ematen hasi ziren gobernuak.

Orduan aurkitu zen lehenbizikoz Mendebaldeko Massachusetts-en txartel gehiago eman zitezkeela beraiek amortizatzeko zegoen metala baino.

Hala gertatu zen, jendeak dirupaper-txartelak berarekin eraman zitzakeelako eta ez zuelako saiatu beharrik txartelak trukatzen, baldin eta nahikoa segur bazegoen, nahi izanez gero, diru astuna lor zezakeela.

Horrela emandako txartel demasiak diru-eskaintza gehitu zuen; are garrantzitsuago dena, gobernuaren letrak pagatzen zituzten, zilarrak edo urreak egiten zituzten (...).